Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Arrasate Errugbi Taldearen online denda erabilgarri dago jada

Arrasate R.T. (2020/04/06).

Arrasate Errugbi Taldeak zerbitzu berria jarri du erabilgarri zaleen eskuetara, bere produktuak erosteko baliagarria den online dena, hain justu ere.  Zerbitzu hau ez da berria klub zuri-morean, orain direla hilabete batzuk ikusgai jarri baitzen www.arrasaterugby.eus webgunean.  Zenbait froga eta hobekuntzen ostean, ordea, erabat erabilgarri jarri du zerbitzu hau Arrasate Errugbi Taldeak, produktu berriekin, gainera.

Esan bezala, ART-ren produktuak etxetik mugitu barik erosteko aukera ematen du zerbitzu honek.  Horretarako, esan bezala, klubaren webgunera jo beharra dago -aurretik aipatutako helbidean-, eta bertan “denda” atalean sakatu.  Atal horretan une bakoitzean salgai dauden produktuen argazkiekin egingo du topo erabiltzaileak, non bakoitzaren prezioa eta xehetasunak agertzen diren.  Eskaria egiteko ondoan agertzen den lotura sakatu beharra dago, erabiltzailea galdetegi batera bideratuko duena.

Galdetegi hori beteta eta bidalita, Arrasate Errugbi Taldeak eskaria jasoko du, erabiltzaileak horren konfirmazioa baieztatzen duen posta elektronikoa jasoko duela.  Eskaria gertu egotean, klub zuri-moreko arduradunak jarriko dira harremanetan erabiltzailearekin ordainketa egin eta eskatutako produktua edo produktuak entregatzeko.  Zentzu honetan, aipatu beharra dago derrigorrezkoa dela eskatu nahi den produktu bakoitzagatik galdetegi bana betetzea.  Era berean, edozein arazo edo zalantza argitzeko, Arrasate Errugbi Taldeak helbide elektronikoa jartzen du erabiltzaileen eskuetara:  info@arrasaterugby.eu

ISEI BARBERO

Babesleak