Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Coronavirusa dela eta, Arrasate Errugbi Taldeak ez du hitzordurik izango asteburu honetan

Arrasate R.T. (2020/03/11).

Guztion ahotan dabilen Coronavirusa dela eta, Arrasate Errugbi Taldeak ez du hitzordurik izango asteburu honetan.  Seniorretan, Euskal Ligako 2. Mailak etenaldia du, baina Gaztedirekin taldea partekatzen duten 18 eta 16 urtez azpikoek Getxoren kontra indarrak neurtu behar zituzten Faduran.  Euskadiko Errugbi Federazioak gaur kaleratutako oharra aintzat hartuta, baina, norgehiagoka horiek guztiak bertan behera geratu dira.  

Coronavirus-a dela eta, Arabako diputazio eta udaletxeak eta Errioxan hartutako neurriak kontuan izanda, BERTAN BEHERA geratzen dira Gaztedi eta Domiberia RC Rioja-k programatuta zeuzkaten partidu guztiak”, adierazi dute Federaziotik, gaineratuz inplikatutako klubekin harremanetan jarriko direla “partiduak jokatzeko data berriak finkatzeko”.  Esan bezala, bertan behera utzitako partiduen artean Arrasate Errugbi Taldeko 18 eta 16 urtez azpikoek, Gaztedirekin taldea partekatuz, Getxon jokatu behar zituztenak daude.

Honetaz gain, Gipuzkoako Errugbi Federazioak ere adierazi du Errugbi Eskola bertan behera geratzen dela: “Erabaki berri bat egon bitartean, programatuta zeuden partidu eta entrenamendu guztiak bertan behera geratzen dira”.

ISEI BARBERO - Argazkiak: www.ctmirror.org

Babesleak