Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Hilaren 12an izango da ART-ren Ohiko Batzar Orokorra

Arrasate R.T. (2019/11/05).

Azaroaren 12an, asteartea, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra ospatuko du.  Ohi bezala, klub zuri-moreko bazkideak Mojategiko bilera gelan bilduko dira Ane Agirre buru duen Zuzendaritza Batzordearen kudeaketari argi berdea emateko, oraingo honetan 19:00etatik aurrera.

Aurtengo batzordean, ohiko puntuez gain –bertaratutakoen zenbaketa, aurreko akten irakurketa eta onarpena, diru-balantzea eta 2018-2019 denboraldiaren balorazioa eta galde-eskeak-, hilabete batzuk barru izango den hauteskunde prozesuaren gaineko informazioa ere plazaratuko dute.  Horregatik, agintari zuri-moreek dei berezia egiten diete klubeko bazkideei Mojategira gerturatzeko.



- 2019-2020 - Ohiko B.N. - Deialdia.pdf

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak