Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Errugbi Eskolakoek denboraldi berriari ekin diote Hondarribin

Errugbi Eskola (2019/10/14).

Arrasate Errugbi Taldeko 12 eta 10 urtez azpiko neska-mutikoek Errugbi Eskolako ikasturte berriari ekin diote asteburu honetan, ezohiko topalekuan, gainera.  Denboraldiko aurreneko topaketa burutu zen domekan Hondarribiko hondartzan eta, esan bezala, klub zuri-moreko gaztetxoek bertan parte hartu zuten.  Ohi bezala, giro ona eta kiroltasuna izan ziren nagusi goiz osoan zehar, oraingo honetan ura eta area tarteko. 


HONDARRIBI 2019

ISEI BARBERO - Argazkiak: Ricardo Santa Cristina

Babesleak