Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Zaleen aurrean estreinatuko da Kanpanzar Arrasate

Arrasate R.T. (2019/10/02).

Iragan asteburuan Iruñean lortutako garaipenaren ostean, oraingo honetan zaleen aurrean estreinatuko dira Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak.  Euskal Ligako 2. Mailako bigarren jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiaren mutilek Zarautz B hartuko dute Mojategin asteburu honetan.  Norgehiagoka igande eguerdian jokatuko da, 12:00etatik aurrera, eta bertan arrasatearrak bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira.  

Jardunaldi bakarra jokatuta, eta pasa den asteburuan Nafarroa aldean eskuratutako estreinaldiko garaipenaren ostean, Kanpanzar Arrasate une honetan sailkapeneko bigarren postuan da bost punturekin, Gaztedi B liderrarekin berdinduta.  Sarrailagileek domeka honetan aurrean edukiko duten aurkariak ez du nahi bezala hasi ikasturtea, aurreneko jardunaldian porrota jaso baitzuen etxean La Unica B-ren kontra (5-8).  Jardunaldiko beste partiduan Gaztedi B eta Funes izan ziren aurrez aurre, eta bertan gasteiztarrak nafarren gainetik pasa ziren (135-3).

Gauzak horrela, etxean jasotako porrotaren ostean, ziur asko zarauztarrak garaipen gosez etorriko direla Mojategira.  Barrutiaren mutilek orain arteko sentsazio onei eustea bilatuko dute, horixe izango baita bidea denboraldiko bigarren garaipena poltsikoratu eta lidergoa eskuratzeko.  Arrasatearren atzetik La Unica B dago lau punturekin, Zarautzek bakarra du; Iruñea eta Funes, aldiz, oraindik ez dira estreinatu.


Harrobia


Seniorrek ez bezala, kadete eta infantil mailako taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan, biek ala biek Gaztedirekin taldea partekatuz.  Talde bera partekatzeaz gain, aurkari bera ere izango dute aurrean 16 eta 14 urtez azpikoek, Logroñon jokatuko baitute zapatuan Errioxaren kontra.  Gazteenek 11:45ean hasiko dute euren partidua; kadeteek, aldiz, 13:00etan.

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak