Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kanpanzar Arrasatek itxura ona eskaini du denboraldiaurreko azken entseguan

Seniorra (2019/09/23).

Datorren asteburuan Euskal Ligako 2. mailako liga txapelketa jarriko da martxan eta, estreinaldiko jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Iruñeari egingo diote bisita.  Ikasturte berria prestatu eta denboraldiaurrea borobiltze aldera, Julen Barrutiaren mutilek hiruko lagunarteko txapelketa jokatu zuten zapatu arratsaldean Mojategin.  Arrasatearrek Gaztedi eta Zornotzako Urgozo taldeak izan zituzten aurkari eta, 20 minutuko lau partidu jokatu zituzten.  Etxekoak guztietan garaile suertatu ziren, eta entrenatzaile zuri-moreak adierazitakoaren arabera, “sentsazioak oso onak izan ziren”.  

Dena, baina, ez zen positiboa izan Kanpanzar Arrasaterentzat, bi jokalari zelaitik erretiratu behar izan baitziren lesionatuta:  Oxelek belaunean min hartu zuen, eta Joseba Gasteizeko Santiago ospitalera eraman behar izan zuten masailezurreko fisura batekin.

Hiruko txapelketa Mojategin

ISEI BARBERO - Argazkiak: Julen Barrutia

Babesleak