Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Herensugeek antolatutako Munduko Txapelketako porran parte hartzeko azken eguna osteguna izango da

Beteranoak (2019/09/18).

Zazpi Nazioetako Txapelketarekin egin bezala, R.W.C. Munduko Errugbi Txapelketarako ere Herensugeek porra antolatu dute.  Osteguna, hilak 19, izango da izena emateko azken eguna eta, horretarako, parte hartu nahi dutenek ondorengo loturara jo beharko dute:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd5RdObykKcLJ2CN3g_jyKuAQ9BSWRCN5sIOYLPXK3dWIT53g/viewform Bertan, 5 euroren truke, txapelketaren inguruko galdera ezberdinak erantzun beharko dira, bakoitza puntuazio batekin, eta puntu gehien lortzen duen parte hartzaileak batutako diruaren %60a irabaziko du.  Berdinketa egonez gero, porraren bigarren zatiko galdera bat edukiko da kontuan eta, horren arabera, emaitzara gehien hurbiltzen dena izango da irabazle.

Esan bezala, parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira eta, aurrekoan bezala, ordainketa BIZUN sistemaren bitartez egiteko aukera egon badago.  Bost euro horietatik hiru porraren aurreneko zatian jokatuko dira, non hainbat galdera erantzun beharko diren.  Bigarren zatian sistema antzerakoa izango da eta, kasu honetan, gainontzeko bi euroak jokatuko dira.  Parte hartu nahi duenak argibide gehiago aipatutako loturan izango du eta, esan bezala, osteguna –hilak 19- izango da izena emateko azken eguna.  Animatu eta parte hartu!!!