Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

"Txapelketa honek Iparralde eta Hegoaldeko errugbiaren benetako maila ikusi ahal izateko balio izan digu"

Errugbi mundua (2019/09/06).

Euskadiko selekzioko entrenatzailea eta Euskadiko Federazioko zuzendari teknikoa, Josemi Galdos, “Historias” errugbi munduan denean hartu du parte. 65 urte dauzka eta Atletico San Sebastianeko jokalaria izan zen, klub honen urte onenetan, eta baita Hendaiakoa ere. Internazionala espainiako selekzioarekin hainbat aldiz, orpokatzaile bezala, Sudafrikan ere 1.979an mundiala jokatu zuen.

Ur Kirolak, Donosti eta Hernani-ko traineretan egin zuen arraun. Togo-ko selekzioko entrenatzailea izan zen errugbiaren munduko  tekniko bezala, Boulogne-sur-Mer-eko taldeko entrenatzailea eta Euskadiko gizon eta emakumezoen hamabostekoa, baita errugbi zazpiko entrenatzailea ere. Euskadiko selekzioko entrenatzaile bezala hemeretzi urte daramazki, zeina txapelketa autonomikoak irabazi dituen maila guzietan, baita atzerrian lehiatu ere, bai gizon baita emakumezkoetan ere, Paris, Amsterdam, Roma, san Petersburgo, eta abar, batez ere errugbi zazpian.

Errugbiaren munduan, hainbat proiekturen abiarazlea ere izan da, Basque Team-ekin adibidez, Faduran, Euskadiko hamar emakumerekin lanean 2012tik, zeinak horietako hiru Rio de Janeiron, olinpikoak izatera iritsi ziren. Errugbi inklusiboko hasierako proiektuan egon zen Frantziaren iparraldean, bai Parisen baita Normandian ere.

Euro Basque Rugby Challenge-ari buruz, lau talde inplikaturiko bi partiduko final bat egingo dena, bere pentsakera “Biarritz eta Baiona alternatibak egon behar diren topaketa bat izan behar du” da. “Bi taldeak irabaztera aterako dira, asko ezagutzen dira eta izan dezaketen abantaila, txapelketa batean daukaten presio handi hori ez dutela izango da. Zaletuak, errugbi frantseseko hurrengo urteetan egongo diren “pepita” batzuk ikusi ahal izango dituzte.

Maila teknikoan honakoa dio “Biarritzek gehiago jokatzen du bere aurrelariekin, aurkariak ondo finkatzen ditu eta haien jokalarietako askok daukaten abiadura aprobetxatzen du. Baiona ere azkar jokatzen saiatuko da, eta beste batzuen artean profesionalak diren Jon Zabala, eta Ayerza bertaratuko dira harroin bezala. Oso partidu polita izango da ikusteko”.

Beste topaketan uste du “faboritoa Ordizia da. Anglet-ek oso talde gaztea dauka eta Ordiziak bere jokalari onenak aterako ditu, esperientzia daukatenak eta entrenamendu eta jardunladi dexente dauzkatenak. Talde gazteekin edozer gauza gerta daiteke. Anglet dentsitate fisiko handia ez daukan talde bat izan daiteke. Zelaian ondo kokatuak daude, baina Ordiziak etxean jokatzen du eta Altamiran irabaztea oso zaila da. Anglet-ek Ordiziak baino denbora gehiago darama entrenatzen.  Oso partidu interesgarria da”.

Euro Basque Challenge hau irabazteko, ikusten du “Anglet aukerekin Bera Bera-ren aurka lortu zuten emaitza ezberdintasun handiarengatik (41-7), nahiz eta Biarritz-ek epaile lanak egin. Txapelketa honek iparralde eta Hegoaldean dagoen errugbia ikustarazi egin digu. Uste dut iparraldera (Iparralde) gehiago begiratu beharko genukeela, hegoaldera baino. Hau da jokatu diren partiduetan erakutsi dutena”.

Bi partiduetako epaileak Iparraldekoak izango dira, normalean Federal 1-n arbitratzen dutenak. Momentuz badira “bost jokalari euskaldun Biarritz eta Baionan jokatzen, 16 urte azpiko mailan Hernani-Atletico San Sebastian-eko jokalariak gehitzen zaizkiena. Etorkizun handiko hasiera bat da” dio Historiasek.

http://euskadirugby.eus

Babesleak