Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Arrasate Errugbi Taldeak geldialdia egingo du Oñatin

Errugbi Eskola (2019/05/02).

Jada Arrasate Errugbi Taldeko ekipo guztiek euren txapelketa ofizialak amaitu dituzte eta, 2018-2019 denboraldiaren amaiera ate-joka dagoen honetan, klub zuri-moreak oraindik ekintza batzuk burutzeke dauzka.  Jakinekoa da ekainean urteko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa izango dela, Garagardo Azoka eta Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketa;  hori baino lehen, ordea, ART-k geldialdia egingo du Oñatik.

Larunbat honetan, hilak 4, eta Leintz Eskola Kirolarekin elkarlanean, Arrasate Errugbi Taldeko kideek gaztetxoenei zuzendutako entrenamendu saioa burutuko dute Oñatiko Larraña futbol zelaian.  Urtero legez, bertaratzen diren neska-mutikoek errugbia bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute eta, horretarako, jokalari eta teknikari zuri-moreek joko ezberdinak burutuko dituzte.  Hitzordua goizeko 9:30ean izango da eta, ziur asko, giro ona eta adiskidetasuna ez direla faltako.  Animatu eta etorri!!!



ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak