Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Arrasate Errugbi Taldea lanean da berriro ere

Arrasate R.T. (2019/01/08).

Gabonetako oporraldiaren ostean gaur, hilak 8, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek entrenamenduei berrekin diete.  Isasiren mutilekin batera, 18, 16 eta 14 urtez azpikoak ere lanean hasi dira.  Gaztetxoenen txanda -12,10 eta 8 urtez azpikoak- domeka honetan, urtarrilak 13, izango da. 

Izan ere, asteburu honetan Euskal Ligako 1. Maila berriro ere martxan jarriko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Gaztedi hartuko dute Mojategin.  Kadeteek eta federatutako infantilek ere berdegunera egingo dute salto:  lehenengoek Durango hartuko dute etxean eta, bigarrenek, Bera Beraren kontra jokatuko dute Lakuan.

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak