Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Garaipen argiarekin berrekin diote liga txapelketari ART-ko kadeteek

Kadetea (2018/12/16).

Ia hilabete partidu ofizialik jokatu gabe eman ostean, Arrasate Errugbi Taldeko kadeteek liga txapelketari berrekin diote.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Eibar hartu zuen Mojategin zapatu goizean eta, norgehiagoka ona jokatuta, 56-0 nagusi zen.  Honako hau aurtengo liga txapelketan Kanpanzar Arrasatek lortzen duen bosgarren garaipena da, lidergoa berreskuratzeko baliagarria izan dena.

Txapelketaren ekuatorera helduta eta bost garaipen eta berdinketa bat eskurauta, sarrailagileak sailkapen buruan dira 26 punturekin, bigarren sailkatu Uribealdearekin berdinduta.  Lau puntu gutxiagorekin, hirugarren postuan, Errioxa dago.  Laugarren sailkatu Durangok 11 puntu dauzka eta, hamarna berdinduta, Iruñea eta Eibar daude.  Sailkapena Txingudik ixten du, oraindik punturik urratu ez duela.

Orain Barrutiaren mutilek etenaldi berri bat izango dute, urtarrila erdialdera arte ez baitute partidu gehiagorik jokatuko.  Urtea amaitu bezala hasiko du 2019a Kanpanzar Arrasatek, bigarren itzuliari Mojategin ekingo baitio Durangoren kontra indarrak neurtuz.

ARRASATE EIBAR

ISEI BARBERO - Argazkiak: Ricardo Santa Cristina

Babesleak