Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kadeteek ezin izan dute Errioxa garaitu

Kadetea (2018/10/28).

Pasa den astean Uribealdearen zelaian irabazi eta lehen postua eskuratuta, asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko kadeteek lidergoa defendatu beharra zeukaten.  Julen Barrutiaren mutilek Errioxa hartu zuten Mojategin zapatu goizean eta, lehiakortasun handiko norgehiagokan, neurketa azkenean 5-5eko berdinketarekin amaitu zen.  

Orain 18 urtez azpikoek astebeteko etenaldia izango dute eta, azaroaren 10ean, liga txapelketari berrekingo diote.  Bosgarren jardunaldiaren baitan Barrutiaren mutilak Irunera joango dira eta, 11:45eatik aurrera, Txingudiren kontra neurtuko dituzte indarrak.  Irundarrak multzoko azken sailkatuak dira, hortaz, garaipenaren bidera itzultzeko aukera paregabea izango dute sarrailagileek.  


ARRASATE LA RIOJA

ISEI BARBERO - Argazkiak: Ricardo Santa Cristina

Babesleak