Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kadeteek bigarren garaipena jarraian eskuratu dute eta sailkapen buruan dira

Kadetea (2018/10/08).

Arrasate Errugbi Taldeko kadeteek denboraldiko bigarren garaipena eskuratu dute asteburu honetan eta, ikasturteko aurreneko bi jardunaldiak jokatuta, sailkapen buruan dira multzoko lider Uribealdearekin berdinduta.  Julen Barrutiaren mutilek Iruñea hartu zuten domeka eguerdian Mojategin eta, Maritxu Kajoiko ajea alde batera utzi eta partidu serioa jokatuta, 61-0 nagusitu ziren, ikasturteko bigarren garaipena jarraian eskuratuz.

Liga txapelketak hasi besterik ez badu egin, Arrasate Errugbi Taldeko 18 urtez azpikoen sentsazioak ezin hobeak dira.  Esan bezala, orain arte jokatutako bi partiduak irabazi dituzte eta, honenbestez, 10 punturekin sailkapeneko bigarrenak dira.  Datorren asteburuan merezitako atsedena izango dute baina, 15 egun barru, ligari berrekingo diote Bizkaia aldean. Egungo lider Uribealdearen zelaian jokatuko dute, hain justu ere, eta bertan multzoko lidergoa egongo da jokoan.

Sub 18 ART-Iruña

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak